ARALAR ETA AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALETAKO LARREAK ZAINTZEKO ETA HOBETZEKO ABELTZAINTZAKO JARDUNBIDE EGOKIAK
Aralarko eta Aizkorri-Aratzeko larreak bezalako paisaia kulturalak errealitate konplexuak dira. Naturaren eta kulturaren elementuek osatzen dituzte, elementu ukigarriek eta ukiezinek, eta horien konbinazioak zehazten ditu toki horien ezaugarriak. Paisaia dinamikoak dira, eta zeregin garrantzitsua dute gaur egungo gizartean. Abeltzaintza bezalako jarduera ekonomikoei lotuta daude eta paisaia horien eboluzio prozesuak aktibo jarraitzen du.

Mendiko larreekin lotutako saroiak, behien larreak, zilegimendiak, realengoak eta gainerakoak aipatzen ziren, jada, Gipuzkoari erreferentzia egiten dioten Erdi Aroko lehenengo agirietan (1025, 1141, 1178...). Datu horiek erakusten dute mendiko larreak kudeatzea ez dela jarduera berria, gure lurraldearen zati handi bati dagokion berezko beharra baizik..