Berriak
2010-06-18
Oltzako saroira irteera
Ibilaldi gidatu honen helburua, Idiazabal gaztaren jatorria eta bere egileen bizimodua erakustea da. Horretarako, bisita gidatu bat antolatu da ekainaren 27an, igandea, Oltzako saroira. Oltza, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko artzaintza-gune adierazgarria da eta bertan, saroia osatzen duten erakinak ikusteaz gain, bertan udara igarotzen duten artzainen esperientziak entzuteko aukera ere izango dugu eta nola ez, Oltzako Idiazabal Gazta dastatu.
Ibilaldian parte hartu nahi duenak Zegamako plazara hurbildu beharko du goizeko 8:00etarako. Ibilaldiaren iraupena 5 ordu ingurukoa izango da azalpenak barne. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du Zegamako Turismo Bulegora deituz (943 802187) ekainaren 25a baino lehen.
Informazio gehiago
2010-05-16
Artzaina naiz, ez artzaianren emaztea
Gizonezkoen mundu batean, emakumeak beren ogibidea egin dute artzaintza. Gazta egiten dute, bere salmentaz arduratzen dera, negozioaren adminsitrazioa kontrolatu...Goizeko 6tan jeikitzea eta aisialdi gutxi izatea artzainen egunerokoa da. Artzain emakumeak, gainera, etxeko eginbeharrei aurre egin behar die. Gero eta emakume gehiago dira ogibide hau propiotzat hartzen dutenak, nahiz eta belaunaldi askotan zehar gizonezkoen ogibidetzat hartua izan den.
Informazio gehiago: http://www.diariovasco.com/v/20100516/al-dia-local/pastora-mujer-pastor-20100516.html
Informazio gehiago
2010-05-13
Aralarreko artzaien batazbesteko adiña 52 urteetako da
Eusko Ikaskuntzak aurrera eramaten ari den Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletako jardunbide egokiak egitasmoaren esparruan lehengo urtean egindako inkestaren arabera, Aralarreko artzainen batazbesteko adina 52 urteetakoa da eta Gipuzkoa eta Arabako Partzonerikoenak 54 urteetakoa. Aralar eta Aizkorrin lanegiten duten artzaien % 53a nahi lukete beren ondorengoek iharduera profesioanl honekin jarraitzea.
Informazio gehiago: http://www.diariovasco.com/v/20100513/al-dia-local/edad-media-pastores-aralar-20100513.html
Informazio gehiago